XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ia mila emendakin eztabaidatuko dira aurrekontuak onartu aurretik
Talde parlamentari guztien artean, Herri Batasuna ezik, bederatziehun eta hirurogeitabost emendakin aurkeztu dituzte aurtengo aurrekontuak onartzeko.
Jaurlaritzak 513 mila milioko (25,6 mila milioi libera) aurrekontua aurkeztu ondoren, oposizioak osoko emendakinak aurkeztu ditu, alderdi batzuek iazkoen jarraipena direla esanez, UAk kasu honetan, eta kontrakoa bestetan
Partidu Popularrak ere beste osoko emendakina aurkeztu du.
Gobernuko hiru alderdiek batera aurkeztu dituzte emendakinak, zortzi emendakin partzial.
Partido Popularra izan da emendakin gehien aurkeztu duena, guztira 560 partzial, bost kontseilaritzarekiko osoak eta bat osokoa, aurrekontuen itzulpena eskatuz.
PSE-PSOEk osoko emendakinaz gain beste 304 partzial aurkeztu ditu, eta UAk osoko bat, zortzi kontseilarekiko osokoak eta 64 partzial.
Atzo Legebiltzarreko
Osoko bilkuran aurrekontuek itzultzea eskatzen duten hiru osoko emendakinak eztabaidatu eta erabakiko dira, eta horiekin batera aurrekontuen aldaketa nabaria eskatzen duten emendakinak ere bai.
Horrela, UAk aurkeztutako saileko osotariko 8 emendakinak, INSALUD inguruan PSE-PSOEk aurkeztutakoa eta beste 2 PPrenak, bihar ikusiko dira.
UAk idatzitako 2 emendakin atzera bota dira, arabar foralistek gobernuak ez zuela diru partida batzuen adierazpenik ematen aipatzeagatik.